XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begiluze eta beste amak beren ahaide maiteen aztarnak lumartean ote zeuden begiratzen ari ziren bitartean, haizeak oihukatu zien: - Hor duzue aproba, nahikoa al duzue?- eta etorri zen bezain laster joan zen bere lana jarraitzera, eskerrak entzuteko ere atsedenik hartu gabe.

Zuloan gauekoaren orroeak entzuten ziren.

Amek eta txolarre guztiek desesperaturik garraisika zioten: - Hiltzaile madarikatua! Lotsagabe nazkagarria! Irten hadi eta ikusiko duk!.

Baina Txipik esan zien: - Lagunok, hitz iraingarriek * iraingarri: mingarri ez dute ezertarako balio.

- Orain denok badakigu nor den gure etsaia eta hemendik bidaltzeko bideak egin behar ditugu.

- Berehala botako dugu! - esan zuen batek.

- Gogora ezazue munstroak moko gakotsua eta atzamar indartsuak dituela eta gure mokotxoak eta indarrak oso ahulak dira - esan zuen Txipik.

- Baina asko gara - oihu egin zuen Begiluzek bi begiak atera beharrean.

- Inuxenteen odola ixuriko dugu - zioen txolarretxoak.

- Lagunok! Badakit zer egin!- oihu egin zien Txipik.

- Ea! - esan zuten guztiek bere ingurura hurbilduz.

- Munstroak jan beharra du, ikusten duzuenez, ez bait da egia alerotako itzalez elikatzen denik; (...).